Jantoki soziala
BILBOKO ZUBIAK
PCPIko ikasleek
5 urteko umeak...sukaldari bihurtu gara!
Gaur, 5 urteko umeek merendola berezi bat egin dugu.
GUK GEUK EGINDAKOA
Ogia, gurina eta azukrezko borobilak, besterik ez ditugu behar
Ummm goxo-goxo izan da
Bilboko Arte Ederren Museoa
Gaur, hilak 17, 4 eta 5 urteko ikasleok Museora joan gara. Han "Elikagaiak artean" ikusi dugu.
Artelan asko ikusi dugu eta guztietan janaria agertzen da, batez ere frutak, esate baterako, gereziak, limoiak, udareak...
Interesgarria izan da eta oso formal egon gara, bai museoan, bai tranbian, bai kaletik.
Ikusi gure bideoa!!
Hamaiketako osasungarriak

Gosaria ummmm
Elmorekin jolasten...sukaldari bihurtu!!!
Haur Hezkuntzako ikasleok, Elmorekin jolasten, nola prestatu gosaria, bazkaria eta afaria ikasi dugu eta ez dakizue zer ondo pasatu dugun!!
Zer dibertigarria izan da!!
Hemendik aurrera "gu geuk", gure gurasoen laguntzaz, eguneroko janaria prestatuko dugu.
Festa Berdea
Askaria 1.zikloan
1. zikloan brotxetak eta mazedonia prestatu ditugu. Goxo-goxo egon da gure askari osasungarria eta dena jan dugu.
Gure konpromisoa
Haur Hezkuntzako ikasleok, 2014-1025 ikasturtean, gure eskola jasangarriagoa izateko elikadura osasungarria eramateko eta bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu.
Eta gaur hasteko askari osasuntsua prestatu dugu, mazedonia.
Saltsan gabiltza!!
Hona hemen gure aurkezpena.
Laster hasiko gara lanean, beraz, adi egon gure lanak ikusteko!!
Eskolaz kanpoko ekintzak
Betidanik ikastetxean "marrazkia eta pintura" extraeskolarra egon da. Eta hasi zenetik, Mundo-Arte proiektuarekin lotura handia izan du.
Maitanek ikasturte honetan koadro bat aukeratu du, egilea Pelayo Olartua, gizon euskalduna, eta noski, elikadurarekin lotuta, gogoratu gure leloa "SALTSAN GABILTZA" dela.
Zure gustukoa da?
Kurtsoan zehar lan egingo dute, eta seguru lana ederra izango dela, ikusiko duzue...
Aurtengo kartela
Koopera
Irailan, DBHko 4. mailako ikasleek "Koopera" bisitatu zuten eta han
azaldu zieten nola berrerabili materialak. Oso interesgarria izan zen...
Arraiz mendia
Aurreko ostiralean, Irailaren 26an, hirugarren ziklokoak mendira joan ginen, Arraiz mendira hain zuzen ere.
Bilbobusez Kobetasera joan ginen eta hortik tontorreraino oinez. Hor bokatak jan genituen, elkarrekin jolastu genuen kolunpioetan eta Bilboko bista zoragarri batzuez gozatu genuen.
Geroago, beste bide batetik Errekalderaino heldu ginen. Bilboko auzo honetan tranbia hartu genuen ikastetxera itzultzeko.
Egun zoragarria pasatu genuen !!
Ipuin kontalaria
Asteartean Eulali etorri zen ikastetxera, Eulali gure logopeda da, baina egun honetan ikuin kontalari bihurtu zen.
Oso gustora egon ginen eta oso dibertigarria izan zen.
Unamuno L.H. 3. zikloa
Unamunoren jaiotzaren 150.urteurrena gogoratzeko txango batera joan gara ikusi, ikusi...
Ibilaldia Bilboko itsasadarretik
4.urteko instrumentua
Gure azken instrumentua hau da, kaskabiloak, egun batzuetan egin dugu eta zoragarria da.
Ikusi nola egin dugun eta, noski, instrumentua!!
L.H. 6. maila
5 urteko marakak!!
Bost urteko umeok marakak zoragarriak egin ditugu.
Oso ondo pasatu dugu egiten! eta haien soinua dibertigarria da!!!
Begire ze politak diren!!