MUSEOA

MUSEOAN GAUDE!
¡ESTAMOS EN EL MUSEO!
WE'RE AT THE MUSEUM!


Horario/Ordutegia/Timetable: asteartetik larunbatera 10:00-13:30 eta 16:00-20:00 igandean 10:00-14:00 De martes a sábado de 10:00-13:30 y 16:00-20:00 domingos de 10:00-14:00 Tuesday to Saturday from 10:00-13:30 and 16:00-20:00 Sunday 10:00-14:00

Dirección/ Helbidea/ Address: San Francisco 14, Bilbao

Tel 94 679 02 55

http://www.museoreproduccionesbilbao.org/

Visit our exhibition IT'S FREE!
Visitar nuestra exposición ¡ES GRATUITO!
Gure erakusketa bizitatzea DOHAINIK DA!



DBH

DBHkoek ere haien emanaldia prestatu dute. Haiek kantak eta antzerkiak egin dituzte, bai gure ikastetxean bai beste ikastetxe batzuetan ere, eta noski, primeran egin dute.
DBH 1.koek "Go!azen" antzerkia eta dantza egin dituzte.
DBH 2. koek "Hiru txerritxoak"antzezlana eta "Ilargia" abestia prestatu dute,
DBH 3.koek "Euskaraz bizi nahi dut" abestia eta "Txoniak, mazak eta meloiak" antzezlana egin dizkigute.
DBH 4.koek "Ezpediente lapurketa" telebista saioa prestatu dute, izugarrizko jakingura eragin digute.
Hona hemen  hainbat lan





2 URTE

Aurten bi urteko umeekin "Mundo Arte" proiektuan sartu gara.
Umeok eta irakasleok Murakamiren koadroa material desberdinekin landu dugu eta honez gain, zenbakiak, koloreak, musika...japoniarraz ere ikasi dugu.
Gauza hauek ikusteko, irakasleok haurrentzat erakargarriagoa izan dadila txotxongiloa sortu dugu.
Hona hemen gure bideoa.



MUSIKA

Beti esaten dugu gure ikastetxean musika oso inportantea dela, horregatik astero jolasorduan musika entzuten dugu.
Eta, noski, musika hain garrantzitsua denez, Jardunaldi Kulturalak direla eta, Lehen Hezkuntzako ikasleek, hirugarren ziklokoek hain zuzen ere, dantza berezi bat prestatu dute, Virginiarekin lan ederra egin dute, hona hemen haien bideoak
DANTZATU HAIEKIN!!!

5.B egindako bideoa ikusi duzue, orain 6.Bkoa

JARDUNALDI KULTURALAK

Aste Santuan baino lehen Jardunaldi Kulturalak ospatu ditugu,  gure aurtengo leloa "Hamaika lore mundua dotore" izan da.
Hainbat ekintza egin dugu. Zikloak ikasten ari diren ikasleek joko desberdinak prestatu dizkiete Haur Hezkuntzako umeei eta APAk motorrak eta gazteluak ekarri dizkie Lehen Hezkuntzarako.

NOLEGA

Aurten Nolega proiektua dela eta Hijas de la Cruz ikastetxera eta baita Begoñako Andra Mari ikastetxera ere joan gara. Ikastetxe hauetan gure dantzak, antzerkiak eta abestiak egin ditugu, urduritasuna agertu zen, baina izugarrizko arrakasta lortu dugu.

Haur Hezkuntza BIDEOAK


Haur Hezkuntzan Europako margolariak ditugu, Van Gogh, Klee eta Kandinsky, hain zuzen ere.
Hona hemen ikusten ditugun bideoak:

Van Gogh (3 urte)


Kandinsky (5 urte)


Paul Klee (4 urte)