Festa Berdea



Pasa den ikasturtean bezala, aurten ere Festa Berdea ospatu dugu.
Urriaren 16an izan zen Elikaduraren nazioarteko eguna ospatuz. Egun zoragarria izan zen, ekintzaz beteta. 

Goizean kontsumo jasangarriaren erakusketa izan genuen, ikasleak prestatutako menu osasungarriak ere aurkeztu genituen eta ogiaren eguna ospatzeko ekintza berezia burutu genuen 3. eta 4.mailan.

Eguerdian Kulturartekotasuneko margolanen aurkezpena egin genuen eta baita Saltsan Gabiltza leloarekin marrazki eta Power Point bikainak ere. 

Arratsaldean berriz, mazedonia goxo-goxoak prestatu genituen eta gure lorategi zoragarrian disfrutatu genuen! Egun benetan polita izan zen!


Askaria 1.zikloan

1. zikloan brotxetak eta mazedonia prestatu ditugu. Goxo-goxo egon da gure askari osasungarria eta dena jan dugu.


Gure konpromisoa

Haur Hezkuntzako ikasleok, 2014-1025 ikasturtean, gure eskola jasangarriagoa izateko elikadura osasungarria eramateko eta bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu.
Eta gaur hasteko askari osasuntsua prestatu dugu, mazedonia.

3 URTE





 4 URTE


5 URTE



Saltsan gabiltza!!

Hona hemen gure aurkezpena.
Laster hasiko gara lanean, beraz, adi egon gure lanak ikusteko!!


Eskolaz kanpoko ekintzak

Betidanik ikastetxean "marrazkia eta pintura" extraeskolarra egon da. Eta hasi zenetik, Mundo-Arte proiektuarekin lotura handia izan du.
Maitanek ikasturte honetan koadro bat aukeratu du, egilea Pelayo Olartua, gizon euskalduna, eta noski, elikadurarekin lotuta, gogoratu gure leloa "SALTSAN GABILTZA" dela.
Zure gustukoa da?
Kurtsoan zehar lan egingo dute, eta seguru lana ederra izango dela, ikusiko duzue...



Gosari osasuntsua

DBHko 3. mailako ikasleek gosari osasuntsua prestatu zuten eta egun horretan klasean gosaldu zuten.




Aurtengo kartela


Koopera

Irailan, DBHko 4. mailako ikasleek "Koopera" bisitatu zuten eta han azaldu zieten nola berrerabili materialak. Oso interesgarria izan zen...








Arraiz mendia

Aurreko ostiralean, Irailaren 26an, hirugarren ziklokoak mendira joan ginen, Arraiz mendira hain zuzen ere. Bilbobusez Kobetasera joan ginen eta hortik tontorreraino oinez. Hor bokatak jan genituen, elkarrekin jolastu genuen kolunpioetan eta Bilboko bista zoragarri batzuez gozatu genuen. Geroago, beste bide batetik Errekalderaino heldu ginen. Bilboko auzo honetan tranbia hartu genuen ikastetxera itzultzeko. Egun zoragarria pasatu genuen !!