Arraiz mendia

Aurreko ostiralean, Irailaren 26an, hirugarren ziklokoak mendira joan ginen, Arraiz mendira hain zuzen ere. Bilbobusez Kobetasera joan ginen eta hortik tontorreraino oinez. Hor bokatak jan genituen, elkarrekin jolastu genuen kolunpioetan eta Bilboko bista zoragarri batzuez gozatu genuen. Geroago, beste bide batetik Errekalderaino heldu ginen. Bilboko auzo honetan tranbia hartu genuen ikastetxera itzultzeko. Egun zoragarria pasatu genuen !!

0 comentarios:



Publicar un comentario