Festa Berdea



Pasa den ikasturtean bezala, aurten ere Festa Berdea ospatu dugu.
Urriaren 16an izan zen Elikaduraren nazioarteko eguna ospatuz. Egun zoragarria izan zen, ekintzaz beteta. 

Goizean kontsumo jasangarriaren erakusketa izan genuen, ikasleak prestatutako menu osasungarriak ere aurkeztu genituen eta ogiaren eguna ospatzeko ekintza berezia burutu genuen 3. eta 4.mailan.

Eguerdian Kulturartekotasuneko margolanen aurkezpena egin genuen eta baita Saltsan Gabiltza leloarekin marrazki eta Power Point bikainak ere. 

Arratsaldean berriz, mazedonia goxo-goxoak prestatu genituen eta gure lorategi zoragarrian disfrutatu genuen! Egun benetan polita izan zen!


0 comentarios:



Publicar un comentario