Agate Deuna 2014


Aurten, urtero bezala, Agate deunaren bezperan kantatzera irtengo gara.
Gure ikasle guztion ahotsak prestatuta daude Agate Deunaren abestia kantatzeko.
Denok konbidatuta zaudete gurekin kantatzeko etortzera, bihar , asteartea 4, 12:00etan ikastetxean,  eta ez kezkatu!, abestia ez badakizue gu geuk lagunduko dizuegu.
Adi egon guztiok! Gure auzotik ere egongo gara abesten.



Bide hezkuntza



Urtero bezala,” Bide Hezkuntza “ ekitaldian parte hartu dugu.
Heldu eta berehala arduradunen laguntzarekin bidezko oinarrizko arauak gogoratu ditugu.
Gehien gustatu zaiguna pistatik ibiltzea izan da, bizikletaz, motorrez  edo  oinez.
Primeran!  Bueltatzeko modukoa!


Bakearen eguna

Aste honetan Bakearen eguna ospatuko dugu. ADI EGON!!

4 urteko danborrak

 Ezetz asmatu zer garen!
DANBORRALARIAKKK
Danborralariak izateko lehenengo eta behin guk geuk danborrak prestatu ditugu.



Zer dibertigarria izan da!!

Olentzero eta Mari Domingi!!!



Aurten ere, urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi gure ikastetxera etorri dira Jesusen eguna hurbil dagoela ospatzeko.
Ilusio eta lan handiz eta poztasunaz  beteak gure ikasleek  emanaldi ederra prestatu dute.
Ondoren, gure artisten lana
Emanaldia amaitu eta gero, Olenzerok eta Mari Domingik gure gutunak jaso dituzte, eta oparitxo bat eman digute.
Eta ospakizuna amaitzeko, andereñoek eta ikasleek batera, patioan, euskal-dantza batzuk ikasi eta egin ditugu. 




ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!

Dead Bronco

"Dead Bronco" musika taldea gure ikastetxera etorri da. Asko gustatu zaigu egiten duten musika eta, gainera,  oso ondo pasatu dugu beraiekin.

 







 

  Mila esker!!!

DBH Berreginen Museoan

Abenduan zehar DBHko ikasle guztiok Berreginen Museora joan gara musikari buruzko artelanak ezagutzeko. Museoan egindako tailerrean musikograma bat zer den eta nola egiten den ere ikasi dugu.