DBH lehen zikloa

DBH Lehen ziklokoek galdera-bateria bat egin dute taldeka Zezilia Santuari buruz, eta haien artean galdetu eta erantzun dituzte galderak.




Gure puzzle

Lehen Hezkuntzako Bigarren ziklokoek, "Santa Zezilaren" marrazki bat margotu dute eta gero puzzle bat egin dute.



Santa Zezilia eguna

Doinua "Ama begira zazu"

Santa Zezilia eguna
ospatuko dugu
musikarekin festa
gustatuko zaigu.

Santa Zezilia eguna
oso polita da
mundu guzti guztian
ospatuko al da.

Gaztainak bero-bero
guk jango ditugu
eta musika tresnak
egingo ditugu.

Dantzatu eta abestu
egingo ditugu
alde batera joan
dantzatuko dugu.


Azaroaren 25a

Angeles Custodiosen ez dugu emakumeen aurkako indarkeriarik onartzen



ARRANTZAN NERBIOI IBAIAN




Arrantzale trebeak                           Monitore jatorrak
dira azken zikloan                            pazientziarekin
aritu gara denok                              gurekin egon dira
Nerbioi ibaian                                  kanaberarekin

Amuarrain guztiak
ezkutatu dira
ez digu asko axola
baitugu opila!



Musika eguna 1. zikloan

Musika eguna ospatzeko 1.zikloan marrazki polit hau prestatu dugu, oso ondo egon da eta orain gela guztietan dago  zein inportantea den musika gogorazteko. Hemen duzue 2. Bkoak. 



Filmak

Aste honetan Musika eguna ospatzeko kurtso guztietan filmak ikusi ditugu, adibidez, gaur Haur Hezkuntzako txanda izan da, gure txanda!!
Eta ezetz jakin...gure filmak ez zuten hitzik!!! Gaur egun arraroa da, eta andereñoak esan digu "klasiko" bat zela...klasi zeeeer?
Dena den, oso ondo egon da filma, adi-adi egon gara eta ikasi dugu musika superinportantea dela, baina, hori, guretzat ez da berria, egunero abesten dugu eta.