TXURDINAGA HLH
KIRIKIÑO
LUIS BRIÑAS HLH
BEGOÑAKO ANDRA MARI

You can replace this text by going to "Layout" and then "Page Elements" section. Edit " About "

Popeye marrazki bizidunak famatu
egin zituen espinakak; horiek janda indartsu egingo ginelako ustean hazi
baikara asko eta asko. Popeyek indarra behar zuenean, espinaka poto bat
poltsikotik atera, ireki eta irentsi egiten zuen. Bat batean, ikaragarrizko
indarra lortzen zuen eta edozein arazori aurre egiteko gai zen. Hala, marinel
begibakarraren abenturei esker, ia mundu osoko amek beren seme-alabek barazki
berde itsusi horiek jan zitzaten lortu zuten. Baina euskaraz badugu beste hitz
bat espinakarentzat: Ziazerba.
Gaztelaniaz espinaca
da, eta frantsesez, épinard.

