Euskal Mitologia




Oso goiz dibertigarria izan da gaurkoa!
Ibilbide bat egin dugu euskal mitologian zehar.
Basajaun, Anbotoko Mari, Eki, Ama Lurrekin… topatu gara.

Haiek gauza bitxiak kontatu dizkigute eta haiekin jolas batzuk egin ditugu.
Primeran!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!





IZAR ETA SENAIDAREN ANTZERKIA


Lehen Hezkuntza lehen zikloko ikasleok "Izar eta Senaida"ren mundu magikoko antzerkia ikusten egon ginen. Oso gustura egon ginen eta eurekin kulturartekotasunari eta baloreei garrantzia ematen ikasi genuen. Espero dugu laster Izar eta Senaida berriz ikustea.


 


SENAIDA ETA IZARREN BOTERE MAGIKOA

 
 

ZE ONDO DANTZATZEN DUTEN!

Ipuinez ipuin


Atzo Ipuinez Ipuin deituriko antzerkia ikusi genuen. Haur hezkuntzako umeok ikusi genuen eta baita beste ikastetxeko umeek ere.
Hainbat ipuin kontatu zizkiguten: Mari Errauskin, Hiru txerrikumeak,Txanogorritxo, Pedro eta Otsoa, Mary Poppins...Oso ondo pasatu genuen eta barre egin genuen pilo bat!
Hona hemen argazki batzuk.

 





GERO ARTE!!!

Leire Bilbao gure ikastetxean


Gaur, gure ikastetxera, Leire Bilbao idazleak etorri gaitu. LHko 3. mailakook bere ipuina “Armairu barruan ipuinak irakurtzen zituen neska” irakurri dugu eta irakurri eta gero berarekin hitz egiteko gogoak izan ditugu.
Oso jatorra izan da eta bere bizitzari buruzko gauza pila bat kontatu dizkigu, sekretuak izan ezik.
Zorionak Leire!!! Ama laster izango da, haurdun dago eta.
Ze sorte ona bere semetxoarena, ipuin-kontalari aparta izango baitu etxean bertan!!!
Eskerrik asko Leire gurekin egoteagatik





GURE AINGERUEN ABESTIA ETA BIDEOKLIPA

Lehenengo eta behin ikasle guztien artean Toubkal taldearen abesti bat aukeratu genuen bertsio bat egiteko. Gero 4.B ko ikasleak letra asmatu zuten eta taldeak egin genituen 4. A/B eta dibertsifikazioko ikasleak nahastuz.  Talde bakoitzak ahapaldi bat abesteko.
Bi aste eman genituen abestia lantzen. Aldi berean abestu nahi ez zuten ikasleek bideokliparen ideiak landu zituzten.  Egun bat Durangoko Iditu Records estudiora joan ginen abestia grabatzera. Egun horretan eskolan gelditu ziren ikasleek bideoklipa grabatu zuten.
Azkenik bideoklipa ikasle batek muntatu zuen eta hona hemen azken emaitza. Espero dugu denon gustukoa izatea. Guri asko gustatzen baitzaigu, gehien bat taldean lan egin dugulako.

Kartel lehiaketa

Aurtengo, 2013ko kultur Jardunalietako kartel lehiaketan irabazle gertatu direnak erakutsiko dizkizuegu.
Aukeraketa oso zaila izan da, lan guztiek kalitate handia izan dutelako etan lan asko egin dela erakusten dutelako. Urterik urte gero eta hobeak dira.

HAUR HEZKUNTZA
Irabazlea : WASIN MOUADI ZERLIKI 4 urte D


Accesita: GABRIELA VARAREANU 3 urte B

LEHEN HEZKUNTZA
Irabazlea: DIANA VALENTINA GARCÍA SANABRIA L.H.1.B

Accesita: SOFÍA EL MAJDOUBI L.H.2.D

D.B.H. eta Zikloak
Irabazlea: GURENE GARCÍA DE MARINA ARGÜELLO Farmazia 2.

Accesita: NEREA MOYANO KORTA D.B.H.2.

Mapa Eskolaz kanpokoak

Esan dugunez Igonek "Juego de Bolos" aukeratu zuen Mundo Arte proiektuan parte hartzeko. Teknika desberdinak erabili ondoren, esate baterako argizariak edo akrilikoa, orain eskura ditugu emaitzak.

 Eta hemen lanean...