GURE AINGERUEN ABESTIA ETA BIDEOKLIPA

Lehenengo eta behin ikasle guztien artean Toubkal taldearen abesti bat aukeratu genuen bertsio bat egiteko. Gero 4.B ko ikasleak letra asmatu zuten eta taldeak egin genituen 4. A/B eta dibertsifikazioko ikasleak nahastuz.  Talde bakoitzak ahapaldi bat abesteko.
Bi aste eman genituen abestia lantzen. Aldi berean abestu nahi ez zuten ikasleek bideokliparen ideiak landu zituzten.  Egun bat Durangoko Iditu Records estudiora joan ginen abestia grabatzera. Egun horretan eskolan gelditu ziren ikasleek bideoklipa grabatu zuten.
Azkenik bideoklipa ikasle batek muntatu zuen eta hona hemen azken emaitza. Espero dugu denon gustukoa izatea. Guri asko gustatzen baitzaigu, gehien bat taldean lan egin dugulako.

0 comentarios:



Publicar un comentario