GARIZUMA

 Gertaera batzuk aurretiaz prestatzen ditugu; esate baterako, txangoak, oporraldiak edo jaiak. Kristauak Garizuman prestatzen dira Pazkoa bizitzeko, kristauen urteko jairik garrantzitsuena baita.

 Hausterre-egunean hasten da Garizuma.Egun horretan apaizak errautsa ipintzen die kristauei, pertsonak, Jainkoarengandik urrun, ahulak direla adierazteko.
 Garizuma berrogei egunak gogoeta-egunak dira, bisimodua aldatzeko eta pertsona hobeak izateko gogoa sentitzeko egunak. Garizuma besteei laguntzeko, elikagai batzuk ez jateko eta otoitz egiteko garai ere  bada, Jesusengandik hurbil sentitzeko.

ASTE SANTUKO EGUN NAGUSIAK
Aste Santuko egun nagusiak Ostegun santua, Ostiral santua, Larunbat santua eta Pazko-igandea dira.

-Ostegun santuan maitasunaren agindua eta eukaristiaren eratzea gogoratzen dira.
         -Ostiral santuan Jesus gurutzean hil zen eguna gogoratzen da.
        -Larunbat santuan Jesus hilobian egon zen denbora gogoratzen                 da.          
        -Pazko igandea da jaiegun nagusia, Jesus kristo piztu zela ospatzen delako.
SAKATU HEMEN BIDEO BAT IKUSTEKO

0 comentarios:



Publicar un comentario